Anastasia faltsua

Anastasia faltsua https://www.gaztezulo.eus/albisteak/anastasia-faltsua/@@download/image/glenn_close_1391692576.jpg
2014/02/10
albiste-laburra
Anastasia Errusiako dukesa boltxebikeek erahil zuten bere familiarekin batera 1918an. Gorpua aurkitu ez zenez baina, hainbat iruzurgilek bere lekua hartu nahi izan zuten. Horien artean sinesgarriena suertatu zena eta ezagunena egin zena Anna Anderson izan zen. Bada, Glenn Closek (Albert Nobbs, 2011) Anderson gorpuztuko du Duchess filmean. Emakumeak bere senarrarekin batera AEBetan bizitako azken urteak izango ditu hizpide filmak eta Arie Posinek (The Face of Love, 2013) zuzenduko du.