Anariren gomendioak

Anariren gomendioak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/anariren-gomendioak/@@download/image/36p22-1.jpg
2003/12/05
erreportajea
"Zenbat buru, hainbat aburu" dio esaera zaharrak. Aurtengo disko produkzioaren artean aukeraketa egitea erraza ez denez, Anari musikari azkoitiarraren gomendioak bildu ditugu jarraian. Halaber,  diskoak zergatik aukeratu dituen esan digu.

1 - Ruper Ordorika, "Kantuak jartzen ditut".
Metak. Ahots bat da, zentzu osoan. Mundua kantatu eta kontatzeko duen era gogoko dut.

2 - Kuraia,
"Iluntasunari barre".
Metak. Rock zaharrari helduz, zeharo berritu dute musika panorama. Zuzeneko talde handia da, gainera.

3 - Rafa Rueda,
"Kea".
Metak. Melodia zoragarriz beteriko gitarra eta burua du Rafak. Disko ederra, elegantea.

4 - Berri Txarrak,
"Libre©".
Gor. Komertziala, baina aldi berean benetakoa denaren oreka mantentzen du. Diskoz disko taldea haziz doa.

5 - Bap,
"Bazen".
Metak. Talde mitikoa da. Euren jarraitzaileekin zorra kitatzeko lana. Euren egoera naturalean azaltzen dira diskoan, natural.

6 - Txuma Murugarren,
"Gauak, neskak eta maletak".
Gaztelupeko Hotsak. Klasikoen soinua eta hizkera du. Aspalditik kantu zoragarriak idazten ditu. Bide luzea eta polita Txumarena.

7 - Audience,
"Second Handed".
Noizpop. Munduko edozein tokitakoak izan litezke, baina hemengoak dira. Hemendik kanpora baina bertakoentzat egindako musika dirudi. Ederra.

8 - Maddi Oihenart eta Josetxo Goia
, "Ilargi-min".
Metak. Esan didatenez, Josetxo euskal "Billy Halliday" berria da, baina maisuki abesten du bluesa.

9 - Tarte hau disko zaharren bati uzten diot, azokan bitxikeria ugari aurki daitezke, zorionez: Mikel Laboa, Dut, Petti, Hertzainak... Zuk zeuk aukeratu.

10 - Eta azkeneko tartea Durango ofizialetik at euren maketak eta abarrak salgai dituztenentzat. Horrelako produktuak egon badaude, eta beharrezkoak dira.