Anari, Andoni Egaña eta Xabi Alonso Korner jaialdian

Ba ote dute zer ikusirik kulturak eta kirolak? Donostia Kultura eta Real Sociedad Fundazioa elkartu egin dira, galdera horri erantzuteko; hala, Korner Kultura & Futbol Festibala antolatuko dute.
Hilaren 19tik 24ra izango da; Ernest Lluch kultur etxea Anoeta estadioan kokatuta dagoenez, bertan gertatuko dira emanaldi gehienak, baina leku gehiagotan ere egingo dituzte era guztietako jarduerak: solasaldiak, proiekzioak, erakusketak…
Eta zeintzuk izango dira bi diziplinak batzen saiatuko diren gonbidatuak? 20 partaide baino gehiago bilduko dituzte, kultura zein futbol arlokoak: Ray Loriga, Bernardo Atxaga, Carlos Zanon eta Ander Izagirre idazleak, Anari musikaria, Andoni Egaña bertsolaria, Aitor Arregi zinema zuzendaria, Xabi Alonso futbolari ohia…
Programazio osorik ikusi nahi duzu? EGIN KLIK