Anari, Adarra Saria 2018

Anari, Adarra Saria 2018 Saria jasotzen lehen emakumea da; Zorionak! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/anari-adarra-saria-2018/@@download/image/ANARI_ARG5909-2.jpg
2018/04/11
berria
Saria jasotzen lehen emakumea da; Zorionak!

Mikel Laboa, Ruper Ordorika, Benito Lertxundi eta Fermin Muguruzaren lekukoa hartuko du Anarik; Adarra Saria jasoko du ekainaren 21ean, Victoria Eugenia Antzokian eskainiko duten kontzertuan.

Hain zuzen, Musikaren Nazioarteko Egunean, jasoko du Anarik Adarra Saria. Sarrerak (14 euro) ohiko kanalen bidez apirilaren 12tik aurrera erosi ahal izango dira.

 

 

Sari hori jasotzen duen lehen emakumea da. Euskal Musikari egin dion ekarpenaren garrantzia begi-bistakoa egin zaie haren izena proposatu zuen Batzordeko hiru kideei: Edurne Ormazabal, Tabakalerako zuzendaria; Amaia Ispizua, musika-sustatzailea eta Esther Fernandino, Donostia Kulturako Musika Ataleko teknikaria.

Anarik jasoko duen Saria Marijose Recalde (Iruñea, 1964) artista nafarraren eskultura bat da (garaikur baten tamainakoa). Lana brontzezko irudi neutro bat da, adar bat duena, musikaren jatorria iradoki nahian, adarrak naturarekin eta jatorrizkoarekin duen zerikusia dela medio.

 

IRAKURRI GAZTEZULOK ANARIRI EGINDAKO ELKARRIZKETA HEMEN