Ana Urrutia: "Eguraldi aldakorrak imajinazioa astintzen du"

Bilbotarra da eta Euskal Herriko isobara mapen aurrean bilakatu zaigu ezagun. Kazetaria ez ezik surflari amorratua, sexuan ere sormen handikoa dela aitortu digu Ana Urrutia abenturazaleak.
Zerk limurtzen du Ana Urrutia?
Txokolate tableta batek, baina badakizu zein txokolatez ari naizen...
Eta zerk hoztu?
Pitilin txikiek.
Jarraitzaileren batekin izango duzu anekdotarik kontatzeko...
Garan argitaratu zuten artikulu bateko egileak idatzi zuen isobara maparen aurrean mugitzen ikusten ninduenean berotu egiten zela, bereziak omen ziren oso nire mugimenduak!
Zein da bota dizuten piropo lizunena?
Behin Bilbon barrena bizikletaz nindoala, langile batek esan zidan: "Gustura izango nintzateke bizikleta!"
Nor nahiago: kameraren beste aldekoak ala olatu gainean dabiltzanak?
Surflari guztiak ez dira goapoak, eta platoko lankide guztiak ere ez dira interesgarriak. Edozein esparrutan topa dezakezu zure ametsetako printzea.
Neska abenturazalea zara. Eta sexuan? Nolakoa zara?
Sormen handia daukat, eta gainera mutil-lagunak eta biok askotan hitz egiten dugu sexuaz... oso garrantzitsua da hori!
Inprobisazioa edo aurretik prestatutako gidoia?
Inprobisazioa, inolako zalantzarik gabe.
Intimitaterako soinu bandarik gustukoena?
The Prodigy.
Euskal Herriko eguraldi kaskarrak eraginik ote du sexuan?
Eguraldi aldakorrak imajinazioa astintzen du, eta euria eta hotza aproposak dira bata bestearen alboan ibiltzeko... Aitzakiarik behintzat ez zaigu falta!
Zer nahiago: paseo bat eguzkipean ala egun euritsuetako etxeko goxotasuna?
Egun eguzkitsu horietako goxotasuna, baina ez etxean, hondartza sexurako paraje aparta da, adibidez.