Ana Galarragaren hitzaldia gaur Donostian

Ana Galarragaren hitzaldia gaur Donostian Hainbat emakume zientzialariren bizitzaz eta ekarpenaz arituko da solasean Galarraga, Ernest Lluch Kultur Etxean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ana-galarragaren-hitzaldia-gaur-donostian/@@download/image/ana galarraga.png
2021/10/19

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Hainbat emakume zientzialariren bizitzaz eta ekarpenaz arituko da solasean Galarraga, Ernest Lluch Kultur Etxean.
Ana Galarragaren hitzaldia gaur Donostian

Egoitz Etxebeste Adurizek idatzitako Zientziaren izarrak. Emakumeak, itzaletik argira liburua aurkeztuko du Ana Galarragak gaur, 19:00etan, Ernest Lluch Kultur Etxeko areto nagusian. Liburua haritzat hartuta, hainbat emakume zientzialariren bizitza eta ekarpenak azalduko ditu Galarragak, zientzia eta emakumeen arteko iraganeko eta gaur egungo harremanaren inguruan hausnartzeko. Ana Galarraga Aiestaran zientzia-komunikatzailea da eta Elhuyar Fundazioan egiten du lan.

Hitzaldi hau Emakume zientzialarien argitan programaren barrukoa da. Ana Galarragak gidatu eta koordinatutako egitasmoak emakume zientzialariak ezagutzea du helburu. Antolatzaileek adierazi dutenez, "zientziaren eta teknologiaren historian emakumeen ekarpenak ezkutuan geratu dira, eta gaur egun ere emakumeen kontrako diskriminazioa nabarmena da arlo horretan". 

Aurrez aurreko elkarrizketen bidez, arlo desberdinetan lan egiten duten emakume zientzialariak ezagutzeko aukera izango da: zerk bultzatzen dituen ikertzera, zein galderari erantzun nahi dioten, zerk harritu dituen gehien, zer zailtasunei egin behar izan dieten aurre... Eta zientzia eta humanitateen arteko estereotipoa gainditzeko, haien liburu gogokoenak ere gomendatuko dituzte.

Saioak euskaraz izango dira eta haien audioak Donostia Kulturaren DK Irratiko podkastetan eta Elhuyarren zientzia.eus webgunean entzun ahalko dira.