An education

Italiensk for begyndere (2000) dogmatikoaren zuzendariaren azken lanak 16 urteko neskatila baten eta gizon heldu baten arteko maitasun istorioa du ardatz. Film honetaz hitz egiterakoan kritikariak bat datoz: izar berri bat jaio da. Carey Mulligan aktore britainiarra Audrey Hepburn berria legez bataiatu dute. Emakumezko aktore onenaren Oscar sariari dagokionean sorpresa eman dezakeela dioenik ere bada.