Amy Winehouseren itzulera?

Dagoeneko zazpi urte igaro dira Amy Winehouse abeslaria hil zenetik, baina bere ahotsa (eta irudia) ez dira betirako itzali. Hala iragarri du bere aita Mitch Winehousek; dirudienez, hiru urteko itzuli musikala prestatzen dabil artistarekin, baina, nola? Teknologiaren laguntzarekin, hau da, Amy Wineshouseren holograma bat erabiliz.
Hala, bere istorio mediatiko eta polemikoarekin jarraitzeko asmoa dauka abeslariaren aitak. Hain zuzen, 2015ean estreinatutako Asif Kapadiaren Amy dokumentalak argi uzten du aitaren eragin negatiboa, abeslaria errehabilitaziotik ateraz eta eszenatokietara bueltatzera animatuz. Mitchek, bere aldetik, ez dio alabaren kontura fama bilatzeari utzi; hainbatetan adierazi du Amyren mamua agertzen zaiola. Hologramaren ateraldiarekin ere, aita ziur dago alaba ados egongo litzatekeela ideiarekin. Eta zuek, zer uste duzue?