Amonarekin bidaian

Amonarekin bidaian https://www.gaztezulo.eus/albisteak/amonarekin-bidaian/@@download/image/susan_sarandon_1367580807.jpg
2013/05/06
albiste-laburra
Amonarekin bidaian
Komiko handien artean lekua egiten ari den Melissa McCarthy (Bridesmaids, 2010) eta Ben Falcone senarra ez dira aspertuko hurrengo hilabeteetan. Tammy izeneko komedia idatzi eta zuzenduko dute, eta noski, McCarthy izango da protagonista. Lana galdu eta senarrak maitale bat duela jakitean, amona alkoholzale, diabetiko eta ahozikinarekin bidaia kaotikoa hasiko duen emakumearen istorioa kontatuko du filmak. Amonarena egingo duen aktorearen izena jakin nahi duzula? Entzun ondo: Susan Sarandon.