Amona diskotekan

Amona diskotekan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/amona-diskotekan/@@download/image/35p4-1.jpg
2012/12/13
berria
Amona diskotekan
80 urteko emakume batek Alemaniako Oberhausen herriko diskoteka batean izandako pasadizo dibertigarriak eman du zeresanik. Ordu txikietan joan zen diskotekara, barran eseri eta coca-cola eta pattarra eskatu zituen emakumeak. Bisitaldia susmagarria iruditu zitzaien diskotekako jabeei eta poliziari hots egin zioten. “Diskoteka barruko giroa ezagutzeko” joana zela esan zien poliziei emakumeak. Eta arazorik ez zegoela ikusita, bake santuan utzi zuten. Bertako langileak lagunduta geratu zen diskotekan "amonatxoa", ia egunsentira arte. Gure amonak gauza bera egingo balu