Amodiozko Gutunen XX. Lehiaketak baditu irabazleak

Bihar, San Valentin egunez, banatuko dituzte Amodiozko Gutunen XX. Lehiaketako sariak Bergarako kultur etxean, arratsaldeko 19:00etan. Orotara 65 lagunek hartu dute parte, eta Ekhiñe Egiguren donostiarrak jasoko du 500 euroko lehen saria.
1993an sortu zuten Amodiozko Gutunen lehiaketa, Bergarako Jardun Euskara Elkartearen eskutik. Hasieratik arrakasta handia izan du, Euskal Herri osotik bidali baitituzte gutunak, eta aurtengoan ere iaz baino hamar gutun gehiago jaso baitituzte.
Gaia zabala da: amodioa. Izan ere, ez du zertan pertsonekiko amodioa izan behar, herriarekiko, gauza batekiko, kirol jakin batekiko, edota beste edozerekiko maitasunari buruz idatzi daiteke. Azken batean, helburua euskaraz idaztea da.
Aurtengoan, sari banaketa bihar egingo dute, otsailaren 14ean, San Valentin egunez. Bergarako Kultur etxean, arratsaldeko 19:00etan hasita egingo da ekitaldia, eta ondoren luntxa egingo dute.
Lehenengo Saria: Ekhiñe Egiguren, Donostia 500 euroko saria
Bigarren Saria: Ivan Payato del Rio, Barakaldo 250 euroko saria
Bergarar onenaren saria: Ana Moñux 150 euroko saria
26 urtetik beherako gutun onenaren saria: Irati Majuelo, Iruñea 150 euro
Guztira: 65 gutun
Banaketa: Emakumezkoak %74, Gizonezkoak %26
Jatorria: Gipuzkoatik 47 gutun, Bizkaitik 8 gutun, Arabatik 2, Nafarroatik 3, Nafarroa Beheretik gutun 1, eta Estatu Batuetatik 4 gutun.
Bataz besteko adina: 26 urte

Irabazleak

Datuak