“Amnesiac”

“Amnesiac” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/amnesiac/@@download/image/10p13-1.jpg
2001/07/04
kritika
Testua: Asier Leoz
Radiohead
10.zenbakia
Ingelesak aspaldi lortua daukaten sinesgarritasunaren bila dabiltza antza, oraindik serio hartuak izango ez balira bezala, nahiz eta hasieran leporatzen zitzaien U2 itxuraren kontua erabat gaindituta dagoen. "Amnesiac" izeneko honek hasieran bikoitza izan behar zuen; “Kid A” diskotik at gelditutako abestiez osatuta dago. Beraz, ez die arrazoirik kenduko Radiohead depresibo hutsak direla diotenei (suizidioa, dibortzioa eta amets gaiztoak dira oraingoan zenbait kanturen haria). Bestalde, Thom Yorkeren taldearen abestietan aparteko edertasuna ikusten duten horiek ez ditu lainotik jaitsiko, ukaezina baita "Pyramid song" eta “Dollars & cents" kantuena, bi aipatzearren.