Ametsetako lanpostua Suedian!

Ametsetako lanpostua Suedian! 2.100 euroko soldata bi minutuko lanaldiarengatik; onena? Edozeinek eskatu dezake! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ametsetako-lanpostua-suedian/@@download/image/_105939485_gettyimages-665875918.jpg
2019/03/13
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

2.100 euroko soldata bi minutuko lanaldiarengatik; onena? Edozeinek eskatu dezake!
Ametsetako lanpostua Suedian!

Zein izango litzateke zuen ametsetako lanpostua? Beharbada bulegora ordu pare bat joan eta ondoren egun osoa libre izatea? Etxean egoteagatik edota ezer ez egiteagatik soldata jasotzea? Bada halako zerbait eskaini du Suediako Korsvägen tren geltokiak Gotenburg hirian. Egun geltokia eraikitzen dabiltza, eta 2026ean irekiko dute.

Hain zuzen, urtebete lehenago jarriko dute martxan aipatutako ametsetako lanpostua. Egin beharreko gauza bakarra botoi bat sakatzea izango da eguneko lehen eta azken orduan. Hori besterik ez. Eguneko gainontzeko orduetan erabat libre egongo da langilea Atlas Obscura-k argitaratu duenez.

Trukean? 23.000 koroa suediar edota 2.100 euroko soldata, bizi osorako kontratua estatuko langile moduan, hilabeteko oporraldia eta pentsioa jubilatzerakoan. Bestalde, eskaintzak zehazten duenez, postuak ez du inolako ardurarik, eta beraz, ia edonor da posturako hautagai posiblea.

Lanpostu bitxi hau Eternal Employment sormen proiektuaren sortzaile Simon Goldin y Jakob Senneby artistek sortu dute, eta horretarako diru-laguntza bat jaso dute. Interesa baduzu, jarraian topatuko duzu informazio guztia!