Amets Txurruka: “Bizio txikiak ez dira txarrak”

Amets Txurruka: “Bizio txikiak ez dira txarrak” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/amets-txurruka-bizio-txikiak-ez-dira-txarrak/@@download/image/2009948800amets_txurruka_3.jpg
2012/12/13
elkarrizketa
Igone Fdez. Mariezkurrena
Amets Txurruka: “Bizio txikiak ez dira txarrak”
Etxebarriko semeak ikuskizun paregabeak eskaini dizkigu bizikleta gainean. Kirolari bikaina da; borrokalari nekaezina. Ezer gutxi dakigu, ordea, bere barne munduaz. Ea ba...

Pertsona zintzoak zerura omen doaz, zu… Ez dakit ba zintzoa ote naizen baina, oraindik behintzat, ez dut zerura joan nahi!


Egin duzun etaparik gogorrena. Eta ederrena. Gogorrena aurten Tourrautzi behar izan dudanekoa. Minez iritsi nintzen helmugara, sufritzen,eta han esan zidaten kontroletik kanpo nengoela. Ederrena Piriniotakoetapa bat irabaztea litzateke.



Mendian gora inoiz entzun duzun animo oihurik originalena. Originalakgutxi. Behin eta berriz errepikatzen dira: “Hor bukatzen da!”, “Bertandauzkazu!”… baina ez dira inoiz egia izaten.


Ligatzeko inoiz huts egiten ez duen esaldia. Hori baneki… ez nizueke kontatuko! Beste oilar batek egingo luke kukurruku!



Gorroto duzu: Norbaitek edo zerbaitek eragotzita nork bere asmoak bete ezin izatea. Askatasun eza.


Atsegin duzu: Eguna eta betebeharrak nork bere erara antolatzea, gustuko dut neure kasa ibiltzea.



Medikuak bizioak uzteko agindua eman dizu… Bizio txikiak ez diratxarrak eta ez dira utzi behar. Medikuari “bai, bai” esan eta isileanegin, neurrian.


Poltsikoan beti daramazu: Eskuko telefonoa eta kartera. Lehensakelekoaren aurkakoa nintzen, baina orain ia ezinbesteko bilakatuzaigu.



Zure etxeko hozkailuan ez da falta: Limoi Kas-a eta garagardoa, uda partean.


Ajeari aurre egiteko formula perfektua… Parrandarik ez egitea!



Ilargira zer gabe ez zinateke joango? Gaztezulo gabe ezin! Kar, kar…


Zure txoko maitea: Gustuko dut Kalamua mendira igo eta herria beste ikuspuntu batetik ikustea.