Amets Arzallus: "Sexuan ere, bertso onak botatzeko, txar asko bota behar dira aurrena"

Amets Arzallus: "Sexuan ere, bertso onak botatzeko, txar asko bota behar dira aurrena" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/amets-arzallus-quotsexuan-ere-bertso-onak-botatzeko-txar-asko-bota-behar-dira-aurrenaquot/@@download/image/76p49ametsarzal_1363907110.jpg
2007/07/06
elkarrizketa
Amets Arzallus: "Sexuan ere, bertso onak botatzeko, txar asko bota behar dira aurrena"
Amets Arzallus plazaz plaza ibiliko da datozen asteetan. Bertsoekin gozatzen. Guk beste plazer mota bat ekarri dugu hizpidera. Sexuaz aritu gara 24 urteko hendaiarrarekin. 

Sexuan, bat-batekotasuna garrantzitsua da?
Baietz uste dut. Sexua momentuko plazerra da, eta momentu horretako irudimena lagungarria izan daiteke.

Saiorik onena zein da? Beste inoren iritzia kontuan hartu gabe norbera pozik uzten duena?

Dudarik gabe. Hori bai, norbera gustura zerekin geratzen den ikastea ere kosta egiten da; denbora pixka bat behar izaten da.

Poto egitetik inor ez dago salbu. Sexuan ere ez?

Ez. Ez sexuan, ez beste inongo arlotan. Poto egitea, gainera, ez da txarra; bertso onak botatzeko, bertso txar asko bota behar dira aurrena. Ni ere bertso txar asko botatakoa naiz.

Bertso batean, sexuan… arrantzitsuena beti bukaera izaten da?

Ez. Bideak bukaera edertzen du. Are gehiago, batzuetan, bideak berak egiten du bukaera. Bidea ona bada, bukaera ona izaten da.

Telebista indar handiz sartu da bertso munduan. Telebistan bertso saio bat ikusiz adina ikas daiteke sexuan film porno batekin?

Ez dakit. Ni ere film pornoak ikusitakoa naiz, duela urte batzuk, lagunekin… Hala ere, hortik baino gehiago nire jardunetik ikasi dudala esango nuke.

Bertsolariak beti festaz-festa eta plazaz-plaza. Marinelek bezala, plaza guztietan maitale bana?

Ez. Norberak ikusiko du zer balore dituen; nik, behintzat, beste batzuk ditut.