"Amerikanuak" musika-dokumentala Zornotzan

Donostiako Zinemaldira aurkeztu zuten euskarazko filma-dokumentalaren soinu banda zuzenean joko du Audience taldeak.
Nevadako (AEBak) Elko inguruetako euskal imigranteen istorioa kontatzen du Amerikanuak filmak. Alfonso Igoa, Pete Paris, Jose Yaniz 'Txapo', eta Juan Juaristi 'Parrillas'-en testigantzen bidez osatzen da filmaren haria eta nostalgiaz, inguru berri batera egokitzeko zailtasunez eta bizitza berri bat hasteko borrokaz dihardu.
15 urtean AEBetan artzain ibilia zen bere aitonaren istorioak motibatuta Gorka Bilbaok jarri zuen martxan proiektua, eta Nacho Reig eta biek zuzendu zuten dokumentala. Donostiako Zinemaldian proiektatu zuten dokumentala, 'Zinemira-Euskal Zinearen Panorama' sailean, eta kritika politak jaso zituen.
Audience musika taldeak osatu zuen euskarazko filma-dokumentalaren soinu banda, hain zuzen ere musika amerikarraren erroak oinarritzat hartuaz. Eta Audiencekoak izango dira azaroaren 26an, Amorebieta-Etxanoko Zornotza aretoan soinu banda hori zuzenean joko dutenak. Gaizka Isuntza pianoarekin ariko da, Hanot Mintegia gitarra eta banjoarekin, Ager Isuntza dobroa eta bibolinarekin, Andoni Lauzirika kontrabaxuarekin eta Mikel Sagarna bateriarekin. 20:00etan hasiko da emanaldia eta dokumentalaren irudiak proiekzioa eta kontzertua uztartuko dituzte.