Ambulance: Sakana Itoitzetik hurbil

Euskarazko pop musika ez da, orain arte, oso ohikoa izan. Azkenaldian, berriz, talde batzuk musika mota hau lantzen ari dira. Ambulance da haietako bat. Sakanako boskotea lehendabiziko diskoa aurkezten ari da udaran: "Gaua iristen den momentuan".
Ambulance-k duela bi urte kaleratu zuen lehen maketa eta, lan horrekin, bigarren postua eskuratu zuen Nafarroako pop-rock lehiaketan. Hasiera polita, zinez. Eta aurreikus zitekeenez, aurten taldeak estreinako lan luzea egin du: "Gaua iristen den momentuan". Zenbait kritikoren ustez, Euskal Herriko pop berriaren aroaren atarian egon gaitezke. Sakanakoen soinuak Erresuma Batuko 70eko eta 80ko hamarkadako pop-a dakarkigu burura, baina ezberdintasunak badira: bateria akustikoak, programazio elektronikoek eta gitarren rock zertzeladek urrunagora eramaten gaituzte. Melodia gozoak, pop-aren xarma apurtzen ez duen baxu indartsua, balada lasaiak Hori guztia aurki daiteke Ambulanceren diskoan.
Pop-a bazterrean
"Ez nazazu begira" kantuarekin, aste luzez izan dira Euskadi Gazteako eta Euskalerria Irratiko top-etan, eta pozik daude komunikabideetan izandako oihartzunarekin. "Hala eta guztiz ere, jendeak, hemen, ez dio kasu handirik egiten pop-ari, agian musika komertziala eta masifikatua delako.Euskal Herrian rocka da nagusi. Horregatik, kontzertuetan diskoan baino pop indartsuagoa egiten ahalegintzen gara", esan digu Mikel Goñi teklatu joleak.
Itoitz talde arrakastatsuarekin alderatu dute boskotea zenbait adituk, baina, nafarren ustez, hori ez da zuzena. "Konparazioak gorrotagarriak dira. Gainera, egungo pop-ak ez du zerikusirik garai batean Itoitzek egiten zuenarekin", adierazi digu Mikel Goñik. Dena dela, Sakanako lagunek estimu handia diote Itoitz-i. Taldearen izena, hain zuzen, Ambulance, Itoitzen maxi baten izenburua da. Hori gutxi balitz bezala, Jean Phocas soinu teknikariarekin grabatu dute "Gaua iristen den momentuan", hau da, Itoitzeko teknikari izandakoarekin. Kasualitatea ala patua? Batek daki.