Amazon, Wish eta Google-ek produktu neonaziak ezabatu dituzte euren orrietatik

Amazon, Wish eta Google-ek produktu neonaziak ezabatu dituzte euren orrietatik BBC kateak burututako ikerketa baten ostean, aipatutako plataformek bertan erosi zitezkeen produktu neonaziak ezabatu dituzte euren webguneetatik. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/amazon-wish-eta-google-ek-produktu-neonaziak-ezabatu-dituzte-euren-orrietatik/@@download/image/amazon-nazi-flag-for-sale.png.jpg
2020/08/10

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

BBC kateak burututako ikerketa baten ostean, aipatutako plataformek bertan erosi zitezkeen produktu neonaziak ezabatu dituzte euren webguneetatik.
Amazon, Wish eta Google-ek produktu neonaziak ezabatu dituzte euren orrietatik

BBC erakundeak informatu zuen erabaki hau hartu dutela erakunde hauek komunikazio erakundeak egindako dokumental batean kritikak jaso ondoren. Ku Klux Klanarekin lotuta zegoen programa honetan hiru erakundeek aipatu zuten horrelako produktuak saltzea debekatua zegoela euren web orrialdeetan.

Baina bilaketan produktu neonazioak jarri eta Amazon zien Wish-en algoritmoek ideologia horrekin zerikusia duten produktuak erakusten zituzten. Arreta handia bereganatzen zuen produktua Amazonen salgai zegoen zelta gurutzearen bandera zen, neonaziekin eta eskuin muturrarekin lotzen den sinboloa hain zuzen. Dokumentalaren harira artikulu guzti hauek ezabatu ditu bere eskaintzatik Amazonek. Ku Klux Klan-en inspiratutako artikuluak ezabatu ditu berriz, Wish-ek bere aldetik. 

BBC-k erakutsi duenez Google, Amazon eta Wish-ek Boogaloo eskuin muturreko taldearekin zerikusia duten produktuak ere eskaintzen zituzten. Talde honetara batzen diren pertsona askok ekintza terroristak burutzen dituzte. Hiru konpainiek beraz, talde honekin zerikusia zuten produktu guztiak ere ezabatu dituzte.