"Amaraun beganoko" zeta erabilera bakarreko plastikoaren alternatiba

"Amaraun beganoko" zeta erabilera bakarreko plastikoaren alternatiba Cambridge-eko ikertzaileek armiarmen zeta imitatzen duen polimeroa sortu dute landare batzuetatik abiatuta eta erabilera bakarreko plastikoa ordezkatu lezake produktu askotan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/amaraun-beganoko-zeta-erabilera-bakarreko-plastikoaren-alternatiba/@@download/image/7778.jpg
2021/06/25

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Cambridge-eko ikertzaileek armiarmen zeta imitatzen duen polimeroa sortu dute landare batzuetatik abiatuta eta erabilera bakarreko plastikoa ordezkatu lezake produktu askotan.
"Amaraun beganoko" zeta erabilera bakarreko plastikoaren alternatiba

Landaretik eratorritako materialetan muntatuz zeta dirudien oihala sortu dute ikuspuntu berri bat erabilita. Metodoa eraginkortasun energetikokoa da eta material jasangarriak erabiltzen ditu. Emaitza: plastikoaren antzeko oihala maila industrialean ekoitzi daitekeena. 

Polimero deitutako material honi kolore bat gehitzeko aukera dago eta urez bustita ere irauten du. Gainera, materiala etxean bertan konpostatu daiteke, beste bioplastiko batzuk ez bezala, zeinak konpostatze industrial bat behar duten desegiteko. Horretaz gain, material honek ez du modifikazio kimiko askorik behar eta beraz, modu seguruan degradatu daiteke inguru naturaletan. 

Produktu berri hau Xampla erakundeak merkaturatuko du. Erakundeak erabilera bakarreko gutun eta kapsula aukera ezberdinak salduko ditu urte honen amaieran. Honela plastikozko ohiko produktuengatik ordezkatu ahalko dira: ontzi-garbigailuko edota arropa garbitzeko pastillak, poltsak...