"Amaiur 2012" ikuskizun artistikoa uztailean estreinatuko dute

Aurtengoan 500 urte betetzen dira espainiar tropek Nafarroako Erresumaindarrez hartu zutenetik. Amaiurtarrak ez dira urteurrena ospakizungisa bizitzearen aldekoak eta musikan, poesian eta dantzanoinarritutako ikuskizuna prestatu dute beren arbasoak gogoratu etaNafarroa libre baten alde egin zuten lana goraipatzeko. Estreinaldiauztailaren 20an eta 21ean egingo dute Amaiurren, eta Maulen, aldiz,abuztuaren 10ean eta 11n aurkeztuko dute.
Amaiur 2012, haien ametsa gurea da ikuskizuna gertakari historikoetan oinarriturik dagoen arren, ez du orduko kontaketa zehatzik egiten; izan ere, liburuetan jasotakoa ere, kasu askotan ez da erabat errealitatearen isla. 1521 eta 1522an borrokan aritu ziren nafarren kontaketa da, bereziki Henri II Albreten ondoan, Noainen eta beren herrietako gaztelu zaharreko setio ikaragarrian erori ziren gizon eta emakumeen ausardia agerian uzten du.
Euskaldunak izanik, Amaiurko herritarrek beren ikuspegitik jorratutako lana aurkeztuko dute Pier-Pol Berzaitzen gidaritzapean. Gaur egun oraindik mantentzen diren aztarnak hartu dituzte oinarri, eta arbasoen ametsa litzatekeena egi bilakatzeko asmoz prestatu dute ikuskizuna.
Urteetako ahalegina izan da, eta Amaiurreko gazteluaren garrantzi historikoak, bere sinbologiak eta gazteluaren inguruan egon den bizitzak eta esanahiak indarrean dirauela erakusten du. Herritarrek memoria historikoa oroitarazi eta ezagutarazteko antzezlana da, 2007ko uztailean Gaztelu mendiaren azpian jarri zuten oroitarriarekin bat egiten duena.
Lau gertalditan banaturik dago Amaiur 2012: Errege Katoliko inperialistak, Nafarroaren konkista dorpea, Amaiurko setioa, eta Nafarroa, betikoa. Orotara 21 eszena izango dira, dantzaz eta kantaz josiak. Zortzi dantza taldek hartuko dute parte, eta hemezortzi kantatik gora eskainiko dituzte; kantari ezagunak, musika taldeak, herritarrak beraiek Ahotsa eta gogoa ez zaie faltako.
Amaiur Gaztelu Elkartea eta Amis du Chateau Fort dira antolatzaileak, eta antzerkilari, koreografo, dantzari, kantari, bakarlari, eta beste hainbat eta hainbat tekniko eta profesionalen laguntzarekin osatu dute ikuskizuna.

Ikuskizuna