'Amaiur 2012. Haien ametsa gurea da' ikusgai izango da abuztuan Maulen

'Amaiur 2012. Haien ametsa gurea da' ikusgai izango da abuztuan Maulen https://www.gaztezulo.eus/albisteak/amaiur-2012-haien-ametsa-gurea-da-ikusgai-izango-da-abuztuan-maulen/@@download/image/20127268668Amaiur-2012ikuskizuna_azala.jpg
2012/12/13
berria
Uztailaren 21ean, estreinatu zuten Amaiurren Nafarroako konkistaren 500. urteurrenaren harira abian jarri duten ikuskizuna. Estreinaldiaren ostean, abuztuaren hasieran Maulen ikusi ahal izango da ikuskizuna.

Guztira, 150 lagun inguruk parte hartu dute Nafarroako historia eta konkista azaltzeko Pier Paul Berzaitzen zuzendaritzapean burutu duten egitasmoan. Estreinaldirako sarrera guztiak agordu ziren baina datorren hilabetean, abuztuaren 10ean eta 11n, bertzeak bertze, Maulen ikusgai izango da Amaiur 2012. Haien ametsa gurea da.
Ikuskizunean abeslariek, bertsolariek, dantzariek eta antzezleek parte hartzen dute, eta horien artean azpimarratu daitezke Amets Arzailllus, Xiberoako Zohardia eta Artzainak kantariak, Kattalin Indaburu, Isabelle Jaury, Mixel Arotze eta Petti bakarlariak, Aukeran taldeaeta Zuberoako dantzariak. Koreografiak, berriz, Edu Muruamendiarazen eskutik etorri dira.
Ikuskizuna lau zatitan banatzen da Nafarroako historia kontatzeko, konkistaren lehen urratsetatik hasi eta gaur egun arte iristeko, eta helburu nagusia, duela 500 urte Nafarroa euskalduna zela erakustea du egitasmo honek. 

'Amaiur 2012. Haien ametsa gurea da'


Non: Maulen
Noiz: Abuztuaren 10ean eta 11n
Info gehiago: amaiur2012@hotmail.com