Amaitu da Egunean Behin app-aren denboraldi arrakastatsua

Amaitu da Egunean Behin app-aren denboraldi arrakastatsua Martxoan atera zutenetik 15.000 erabiltzailek jokatu dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/amaitu-da-egunean-behin-app-aren-denboraldi-arrakastatsua/@@download/image/image_large.jpeg
2019/07/22
albiste-laburra
Martxoan atera zutenetik 15.000 erabiltzailek jokatu dute.
Amaitu da Egunean Behin app-aren denboraldi arrakastatsua

Codesyntaxen Egunean Behin app-ak oporrak hartuko ditu abuztuan, lehen denboraldi arrakastatsuari amaiera borobila emanez. Iragarri dutenez, irailean bigarren denboraldiari ekingo diote, berritasunekin. Zehazki, irailaren 16an bueltatuko da jokoa, sari berriekin, galdera berriekin, aplikazioaren funtzio berriekin eta baita sorpresa polit batzuekin ere. Martxoan kaleratu zutenetik 15.000 erabiltzailek jokatu dute partidaren bat, horietatik 10.000 inguruk azken astean, bakoitzak batez beste 5,5 partida.

Datuekin oso pozik daude jokoaren sortzaileak. Astetik-astera igo da erabiltzaile kopurua eta asko dira ia egunero-egunero partida jokatzen dutenak. Gero eta gehiago dira taldetxo bat sortu dutenak eta batez ere hara begira, bizkotxoa, kafea edo harrikoa jokoan dutelako engantxatu direnak.

Eta pozten dira, era berean, neurtzen zailagoak diren beste zenbait konturekin. Jaso dituzten mezu andanak, iruzkin eta ekarpen interesgarriak eginez asko, garapen berriak proposatuz, galdera posible berriak planteatuz, zorionak emanez. Babesleek eman dieten erantzun bikainak. Bete dira beraz jokoaren helburu nagusiak: egunean minutu pare bat euskaraz jokatzeko aitzakia ematea jendeari

Bitxikeria batzuk

  • Partidarik onena Mikel Lizarraldek egin zuen martxoan, 10 / 0:21. Bi gerturatu zaizkio geroztik, segundu bakarrera: Ibon eta jortxi.
  • Asterik onena Ibon-ek egin zuen apirilean. 591,2 puntu, 9.2 / 0:33 batez beste.
  • Uztailak 8ko astean Jumalezo-k eraman zuen saria, baina mozolloker  0,08 puntura geratu zen. Ia-ia.
  • Batez besteko partida: 600.000 partidak kontuan hartuta, hauxe da batez besteko emaitza: 6,5 / 01:11.
  • Hamarrekoek ematen dute poza. Partiden % 2,4 dira. Poz gutxitxo aukeran.
  • Talderik handiena, 102 lagunekoa da, Bedarona, Ea eta Natxituaherrietarako sortua da. Sari propioekin!