Amaia Zubiriak Adarra Saria jaso du

Amaia Zubiriak Adarra Saria jaso du Bere musika ibilbidea omentzen duen oroigarria jaso zuen atzo Donostian Eneko Goia alkatearen eskutik. Emanaldia ere eskaini zuen Zubiriak beste hainbat musikari eta lagunekin batera. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/amaia-zubiriak-adarra-saria-jaso-du/@@download/image/amaia zubiria karratu.jpg
2021/06/22

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Bere musika ibilbidea omentzen duen oroigarria jaso zuen atzo Donostian Eneko Goia alkatearen eskutik. Emanaldia ere eskaini zuen Zubiriak beste hainbat musikari eta lagunekin batera.
Amaia Zubiriak Adarra Saria jaso du

Bere ibilbidea aitortzen duen Adarra Saria jaso zuen Amaia Zubiriak atzo Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Euskal musikari batek egindako bide artistikoa saritzeko sortu zuen saria Donostiako Udalak  Donostia Kultura elkartearen bidez. Ohitura den moduan, ekainaren 21ean, Musikaren Egunean, eman zion saria Eneko Goia alkateak Zubiriari. 

Sari banaketaz gain, saritutako musikariak emanaldia eskaini ohi du eta hala izan zen atzokoan ere. 1970eko hamarkadan hasi eta gaur arte bidelagun izan dituen musikariekin batera aritu zen Zubiria; Luis Camino, Aitor Furundarena, Pascal Gaigne, Karlos Gimenez, Ritxi Salaberria, Iñaki Salvador, Manu Gaigne, Gonzalo Tejada eta Angel Unzu izan zituen oholtzakide. Haiez gain, bestelako lagunak ere igo ziren berarekin agertokira, hala nola Edorta Amurua semea, Maider Ansa, Jaione Olazabal, Ainara Ortega, Matixa Otero, Maialen Lujanbio eta Jon Maia bertsolariak, eta Francisco Herrero biolinista. 

Gorka Rubio / Foku

Adarra Saria 2014an banatu zuten lehen aldiz eta Mikel Laboa izan zen saritua. Orduz geroztik, Ruper Ordorika, Benito Lertxundi, Fermin Muguruza, Anari Alberdi, Berri Txarrak eta Kepa Junkera saritu dituzte.  Zerrenda horretara batu zen Amaia Zubiria ere atzo. Marijose Rekalde artista nafarrarraren brontzezko eskultura bat da saria.