Ama batek jostailu inklusiboak sortu ditu

Ama batek jostailu inklusiboak sortu ditu Clare Tewell ama da eta irabazi asmorik gabe erakunde bat sortu du haurrentzat jostailu inklusiboak sortzeko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ama-batek-jostailu-inklusiboak-sortu-ditu/@@download/image/Captura de pantalla 2021-10-14 a las 9.40.05.png
2021/10/19

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Clare Tewell ama da eta irabazi asmorik gabe erakunde bat sortu du haurrentzat jostailu inklusiboak sortzeko.
Ama batek jostailu inklusiboak sortu ditu

Helburua haurrak zoriontsu egitea da, euren ezaugarri antzekoak dituzten panpinak sortuz eta oparituz. 

Bere alabari ume umea zela audiofono bat jarri zioten eta hortik otu zitzaion ideia panpina bati ere audiofono bat jartzearena. 

"Ez dut dirua irabazteko egiten. Merkatuan asetzen ez den beharrizan bat asetzen du honek, besterik ez. Nire aletxo jartzen ari naiz mundu inklusiboago bat eraikitzeko, jostailu errealez betea" adierazi du. 

Tewell-en panpinek orbainak dituzte bihotz ebakuntza batengatik eginak, elikadura tutuak eta audiofonoak... beste gauza askoren artean. Hona hemen adibide batzuk: