AM

AM https://www.gaztezulo.eus/albisteak/am/@@download/image/arctic_monkeys__1380798830.jpg
2013/10/07
kritika
Testua: Iñigo Etxarri
Arctic Monkeys
144.zenbakia
AM
The View from the Afternoon (2006) eta Brainstorm (2007) kantak atzean geratu ziren. Do I Wanna Know? ekainaren 19an atera zenetik, jakin genuen garajean elkartzen ziren gazteak jada urrats bat gehiago egingo zutela disko honekin, eta badirudi ez dutela korrika egiteko beharrik. 2013ko martxotik ekainera arte Los Angeleseko Sage&Sound; Recording estudioan lanean egon eta gero kaleratu du laukoteak bosgarren lan luzea. Izenari dagokionean, Velvet Underground-en VU (1985) bilduma diskoa erreferente bezala hartu dute, nahiz eta ez den influentzia bakarra izan; Turnerren arabera Black Sabbath eta Outkast ere gogoan izan dituzte konposizio eta grabaketa momentuetan.