Alvaro Urbistondo de Leivak irabazi du GAZTEZULO Skate & Snow festari dagokion argazki lehiaketa

Alvaro Urbistondo de Leivak irabazi du GAZTEZULO Skate & Snow festari dagokion argazki lehiaketa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/alvaro-urbistondo-de-leivak-irabazi-du-gaztezulo-skate-amp-snow-festari-dagokion-argazki-lehiaketa/@@download/image/2012433912borja.jpg
2012/12/13
berria
Alvaro Urbistondo de Leivak irabazi du GAZTEZULO Skate & Snow festari dagokion argazki lehiaketa
Jose Gonzalez gazteak bidalitako irudiek aipamen berezia jaso dute, eta beste hamarnaka ere iritsi dira gure erredakziora. Iragan martxoaren 24an Donostiako Kursaalaren eta Zurriola hondartzaren arteko eremuan antolatu genuen Skate & Snow erakustaldian zehar eginiko argazkiak dira. Lehiaketan parte hartu duten guztien artean, Alvaro Urbistondo de Leivaren lana nagusitu da eta berak jaso du saria: GAZTEZULO materiala.

Egunean bertan iragarri genizuen eta gerora ere irakurri duzue honi buruz gure webgunean. Martxoaren 24ko GAZTEZULO Skate & Snow erakustaldian zehar argazkiak egiteko gonbitea luzatu genizuen eta proposamen bat baino gehiago jaso dugu.
Guztien artean, Alvaro Urbistondo de Leivarena saritu dugu GAZTEZULO kamiseta batekin, diskoekin eta liburuekin. Aipamen berezia jaso du, halaber, Jose Gonzalezek bidalitakoak. Atxikita dituzue, baita ere, besteak beste, Maider Marinek, Joana Blascok, Haritz Otamendik eta Aitor Urretabizkaiak bidalitakoak. Eskerrik asko denei parte hartzeagatik!
Eta zorionak zuri, Alvaro! Lan ona egin zenuen eta!