AltzÜrÜkütik dator maskarada

AltzÜrÜkütik dator maskarada https://www.gaztezulo.eus/albisteak/altzrkutik-dator-maskarada/@@download/image/49p40-1_1367267018.jpg
2005/02/04
erreportajea
AltzÜrÜkütik dator maskarada
Hemen dira inauteriak. Euskal Herri osoan, hamaika modu hartu ditu mozorroaren festak: Gipuzkoako Tolosa herrian, Nafarroako Zubietan eta Iturenen… Dena den, Zuberoako Maskaradak dira euskal inauterietako usadio zahar eta aberatsenetakoa.  

Urtero, Zuberoako herri batek hartu ohi du bere gain Maskaradaren antolaketa. Dena den, duela ez hainbeste denbora, hiru eta lau Maskarada jokatu izan ziren urte berean. Aurten, Altzürükü herriak prestatu du festa umoretsu eta eder hau.

Altzürükü Uhaitzandi ibaiaren ertzean dago, Maule-Lextarreko kantonamenduan. Abeltzaintza eta laboraritza dira Altzürüküko ekonomia jarduera nagusiak.
Guztira, hogeitabortz altzürükütar ariko dira Maskaradan; baina, erran beharra dago, garai batean laurogeitik goiti partaide zituzten Maskaradak ere ezagutu izan direla.

Otsailaren 6tik apirilaren 24ra, Zuberoako hainbat herri bisitatuko dituzte Pitxuk eta konpainiak. Maskaradan bi pertsonaia mota daude: gorriak eta beltzak. Elkarren aitzinean paraturiko bi talde horien bitartez, bi mundu kontrajarrien manerak ageri dira.

Zuberoara hurbiltzerik izan ez, eta informazio gehiago nahi baldin baduzue, ondoko liburu zoragarrian zehatz-mehatz ageri dira Maskaradaren gorabeherak: "Orhipean. Gure herria ezagutzen" (Egilea: Xamar. Argitaratzailea: Pamiela).  Erreportaje honetako marrazkiak liburu eder horretatik hartuak dira.

Beltzak



Beltzak ezaugarri txarren hezur-haragitzea dira: gaixtoak dira, lapurrak edo ebasleak, zikinak, gezurtiak, ahalkeak, alferrak, ardozaleak, aho-beroak, emakumezaleak… gauza “txar” gehiago zerrendatzerik ba ote dago? Xiberutar baten hitzetan: “Beltzeria tzar hori urdankeria bat düzü. Basa düzü, basa!”. Nortzuk diren? Kherestuak, xorrotxak, buhameak, kauterak –kabana, Pupu eta Pitxu –Maskaradaren bukaeran, istripu lazgarri baten ondorioz, Pitxu hil egingo da-, eta Bedezia . 

Gorriak



Itxuraz, behinik behin, Gorriak jende zintzo eta zuzena dira. Hain zuzen, talde horretakoak dira Aitzindariak edo Maskaradako dantzari trebeenak: Txerrero –Maskarada irekitzen duen dantzaria-, Gathuzain, Kantiniersa, Zamalzain –Gorrien artean, dantzaririk abilena-, Entseñaria, Jauna, Anderia, Laboraria, Laborarisa, Marexalak eta Kukullerroak.

Noiz eta non



Otsailak 6       Urdiñarbe
Otsailak 13     Muskildi
Otsailak 20     Barkoxe
Otsailak 27     Altzai
Martxoak 12   Maule
Martxoak 20   Gamue-Zohazti
Martxoak 27   Idauze-Mendi
Apirilak 3       Zalgize