Altxamendu frankistaren biktimak oroitzeko ideia lehiaketa

Donostiako Udaleko Giza Eskubideen sailak altxamendu frankista bitartean eta ondorengo urteetan exekutatu zituzten 400 lagun inguru oroitzeko ideia lehiaketa jarri du martxan aurten lehen aldiz. Garaileak 2.000 euro jasoko ditu.
Oroimen historikoa berreskuratu eta lantzeko asmoz, Altxaldi frankista eta ondorengo urteak izeneko ideia lehiaketa antolatu du Donostiako Udaleko Giza Eskubideen sailak. Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak adierazi duenez, altxaldian eta ondorengo urteetan hil zituzten 400 pertsona horiek eta haien senideak omentzea du helburu, "haiekiko dugun zor historikoagatik", eta egia, justizia eta aitortzaren alde pausuak ematen jarraitzeko bidea izango da.
Urte horietan fusilatutako pertsonak omendu eta oroitzeko ideiak proposatzen dituzten lanak aurkeztu behar dira lehiaketara; horretarako epea irailaren 13tik azaroaren 13ra bitarte izango da zabalik, bi egunak barne. Alor ezberdinetako sormen lanak aurkeztu ahal izango dira, hala nola, eskulturak, marrazkiak, argazki-muntaiak edota maketak, eta Donostiako Udaleko Kontratazio Atalera eraman beharko dira aipaturiko data baino lehen.
Donostiako alkateak eta udaleko hainbat teknikarik, Oroimen Historikoko Foroko bi ordezkarik, eta Giza Eskubideen Batzorde Bereziko kide batek osatuko dute epaimahaia, eta hiru sari banatuko dituzte: 2.000 euro garailearentzat, 1.000 euro bigarrenarentzat eta 500 euro hirugarren postuan geratzen den lanaren egilearentzat.
Gainera, hautatua izan den lana, baldin eta horretarako aukera ematen baldin badu, hiriko leku adierazgarri eta ageri batean jarriko da ikusgai, eta lehiaketara aurkeztutako ideia guztiekin erakusketa bat egingo dute.