Alkoholismoari buruzko jardunaldiak egingo dituzte ostiralean Donostian

Ostiral honetan, azaroak 15, Alkoholik Gabeko Egunaren harira, izen bereko jardunaldiak egingo dituzte Donostian, AERGI Erreabilitazio bidean dauden Alkoholikoen Gipuzkoako Elkarteak gidatuta. Udaletxeko osoko bilkuren aretoan izango dira, 18:30etik 20:30era.
Donostiako Udalaren, Innobasque agentziaren, Donostia Unibertsitate Ospitalearen, Donostia eta Arrasateko San Juan de Dios ospitaleen eta Gipuzkoako Erizaintza Eskola Ofizialaren laguntzaz, AERGIk alkoholismoari buruzko jardunaldiak antolatu ditu datorren ostiralean, azaroak 15. Egin dezakegu gehiago? lelopean, gaitz honen inguruan, berau jasaten dutenengan eragiten dituen ondorioen inguruan eta Donostia inguruko jendarteak berau erauzteko dituen erronken inguruan mintzatuko dira hainbat aditu arratsaldeko 18:30etatik aurrera, Donostiako Udaletxeko osoko bilkuren aretoan.
Izan ere, Udaleko Mendekotasunen Kontrolerako 2013-2015 Planak agerian utzi duenez, 15 urtetik gorako herritarren %90ak alkohola kontsumitzen du bere bizitzan zehar, eta gehienek arrisku-maila txikiko substantzia dela kontsideratzen dute. Ez hori bakarrik, biztanleen %15ek egunero kontsumitzen dute, eta gehienak 12 edo 13 urterekin probatzen dute lehen aldiz alkohola.
Jon Albizu Gizarte Ongizateko zinegotziak zabalduko ditu jardunaldiak, eta bi orduz beren esperientzian eta lanean oinarritutako argibideak emango dituzte bederatzi adituk gaian interesa duen edonorentzat.

Parte hartzaileak:
- Edorta Azpiazu, Gizarte Ongizatearen Atalaren baitan, Prebentzioa, Haurrak eta Familia Zerbitzuko burua.
- Pilar Lekuona, Gipuzkoako Erizaintza Eskolako lehendakaria.
- Carolina Rubio, Innobasque-ko Dinamika Efiosasungarriko programaren zuzendaria.
- Pablo Busca, Donostia Unibertsitate Ospitaleko Larrialdi Zerbitzuetako zuzendaria.
- Olvido Martinez, Donostia Unibertsitate Ospitaleko Erizaintzako zuzendaria.
- Izaskun Antizar, Donostiako eta Arrasateko San Juan de Dios ospitaleetako zuzendari medikoa.
- Alexandra Gomez, Donostia Unibertsitate Ospitaleko Digestio Aparatuko Zerbitzuaren albokoa.
- Josean Fernandez, AERGIko lehendakaria.
- Yolanda Anguera, AERGIko idazkaria.