Alkandora freskoena

Haize egokitua duten alkandorei esker, uda partean pozik egiten dute lan Japoniako Saitama hiriko Kuchou-fuku enpresako langileek.
Haize egokituaren gastua aurrezteko, aire freskoa botatzeko sistema duten alkandorak erosi dituzte enpresako arduradunek, eta langileen harrera ezin hobea izan da. Traba bakarra, haizeak alkandoran barrena sartzerakoan sortzen duen gerribuelta efektua da, baina erosotasuna itxura baino garrantzitsuagoa dela garbi dute langileek; lantokian, behintzat.