Alizia garai berrietan

Alizia garai berrietan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/alizia-garai-berrietan/@@download/image/20121054497Ivan_Mena_A_Traves_Del_Espejo.jpg
2012/12/13
berria
Ivan Mena zuzendari bilbotarrak A traves del espejo izeneko film laburra errodatu du Lewis Carrollen imajinarioan oinarrituta. Teknologia berriak lagun hartuta, zinea egiteko modu berritzailea erabili du Menak, Workfunding in the cloud deritzona. Produkzioa deszentralizatu, eta Ridley Scott edo Tim Burtonekin lan egin duten teknikariekin Sarearen bidez elkarlanean aritu da Mena. Horrela, ohiko bideak jarraituz milioi bat euroko aurrekontua lukeen filma ehun mila eurorekin egitea lortu du. 2013 hasieran estreinatzea da asmoa.