Algoritmo berri batek zure Facebook-eko mezuak erabiltzen ditu osasun mentala diagnostikatzeko

Ikerketa batek Adimen Artifizialaren bitartez zenbait adimen arazo diagnostikatzea lortu zuen Facebook-eko erabiltzaile talde boluntario bat erabiliz. Nature aldizkarian hilabete honetan argitaratutako ikerketa bat da. Pertsona horiek orain dela 18 hilabetetatik hona bidalitako mezuak aztertu ziren eta askoan diagnostikoa aurreratzea lortu zen.
223 boluntariorekin lan egin zuten ikertzaileek, zeinek euren Facebook-eko mezu pertsonaletara sartzeko baimena eman zieten. Honela, algoritmoa aplikatu zuten mezu horietan eta ikertzaileek mezu horietako informazioa erabili zuten, baita argazkiak ere, erabakitzeko aldartearen nahasmen bat ote zuten erabiltzaile horiek ala ez. Ikerketari esker bipolaritatea eta depresioa diagnostikatu ahal izan ziren. Gainera, eskizofrenia zantzuak ere atzeman zituzten. Emaitzen arabera, osasun mental kaskarra, oro har, hitz txarrek erakusten zuten, pertzepzioko hitzek (ikusi, sentitu, entzun)... eta emozio negatiboekin harremana zuten hitzek eskizofrenia adierazten zuten.
Baina nola garatu zen AArekin egindako ikerketa hau? Zehaztasun ahalik eta handiena lortzeko ikertzaileek algoritmoak entrenatu behar izan zituzten mezuak aztertzeko. Algoritmoak diagnostikoa ezartzeko unean 0 eta 1 puntuazioak ezartzen zituen. Baina gizakien laguntzarekin 0.65etik 0.77ra doazen puntuazioak lortu zituen. Iragarpenaren zehaztasunaren arabera puntuazioak apur bat aldatzen ziren.
Michael Birnbaum irakaslea izan da ikerketa zuzendu zuena eta bere hitzetan honelako tresnek gaixotasun psikologikoen tratamenduan aurrerapusoa suposatu lezakete. Berak plantatzen duenez AA honi esker gaixotasun mentalak agertzen hasi aurretik edo gaixotasun horren ondorioak pairatu aurretik pertsona hauek tratatzen hasi liteke.
Ikerketa honi esker, aurretiaz jakin zen partaide askoren diagnostikoa. Algoritmoak egindako iragarpenak zuzenak izan ziren, hilabete batzuen ondoren profesional batek baieztatu ahal izan zuen bezala.