Alfie **

60ko hamarkadan Lewis Gilbert zinemagileak zuzendutako Alfie film mitikoaren egokitzapena da. Oraingo honetan, baina, Jude Law erakargarriak jokatzen du Michael Caine ezagun egin zuen pertsonaiaren rola. New York hirian bizi da Alfie galai ingelesa. Gonazale porrokatua da mutila, eta neska guztiak txora-txora eginda dauzka. Lorez lore ibiltzea maite du Alfie atseginak, zinez. Egun batean, ordea, haurdun utziko du neskato bat. Horrek, bizitzari buruz gogoeta egitera bultzatuko du estreinakoz. Komedia arin-arina da. Denbora-pasa hutsa baino ez.