Alferrikako kanpainak

Ziguinchor hirian, Senegal hegoaldean, legez kanpoko migrazioaren arriskuez ohartarazteko kanpaina abiarazi du Europako Batasunak. "Ametsez haratago" izeneko dokumentala da ekimen horren ardatza. Dokumental horretan, Europan paperik gabe bizi diren hainbat herritarren testigantzak jaso dituzte. Senegal hegoaldean bizi duten egoera larria dela eta, (Independentziaren aldeko gerra, Guinea Bissauko errefuxiatu uholdea
) migrazioak indar handia du. Askoren ustez, nazioarteak hobe luke herrialde txiroak garatzen laguntzea, sosak hau bezalako kanpainetan xahutzea baino.