Alferkeriaren amaiera?
AEBtan egindako esperimentu batek emaitza harrigarriak izan ditu: esperimentuaren ondorioz, garai batean batere lanik egiten ez zuten tximu alfer batzuk langile sutsu bihurtu dira. Esperimentuan parte hartutako neurologo batek azaldu duenez, "tximuek pertsonen antzera jokatzen dute: denbora soberan dutela eta momentuan saririk jasoko ez dutela jakinez gero, ez dute lan gehiegi egiten". Alferkeriarako joera hori aldatzeko, zientzilariek dopamina -burmuinaren aktibitatea zuzentzen duen substantzietako bat- prozesatzen duen D2 genea kontrolatzea lortu dute.