Alexander Padilla: "Backstreet Boys taldeko kideak ezagutu nahiko nituzke"

Los 40 Principales irratiko ‘Anda Ya!’ saioko ‘community manager’-a izateaz gain, Bartzelonako Autonoma Unibertsitateko irakaslerik saltseroena ere bada Alexander Padilla (Villabona, 1987).
Madrilen bizi arren, unibertsitateko irakasle zara Bartzelonan. Nork pasatzen du hobeto ikasleek edo zuk?
Doan ere egingo nukeen lana da. Izugarria da ikasleekin dudan erlazioa eta beraiengandik jasotzen dudan feedback-a!
Espainiako irratiko ‘community manager’ xelebreenak entzulearen leialtasuna lortzen ere maisu behar luke.
Leialtasunaren gakoa entzulea protagonista bihurtzea da; programako beste kide bat da.
Telebistan ere lan egi izan duzu. Non zaude erosogo?
Irratiak xarma berezia duela iruditu zait beti! Telebista artifizialegia dela uste dut.
Ondo pasatzea sutsuki maite duzunez gero, zein da parranda perfektua?
Euskal Herrikoaz gain, Bartzelonako pisuan egin ditudanak. Behin 70 lagun bildu genituen urtebetetze festa batean!
Oraindik ezagutu ez duzun zein pertsona famatu ezagutuko zenuke gustura?
Backstreet Boys taldeko kideak ezagutu nahiko nituzke.
Eta zein famatuk huts egin dizu?
Santiago Segura nahiko harroputza iruditu zitzaidan. Ezagutu ditudan famatu guztietatik okerrena izan da, dudarik gabe.
Zein da bizitzaren gatza eta piperra Alexander Padillarentzat?
Azken eguna izango balitz bezala bizitzen dut egun bakoitza. Monotonia izugarri gorroto dut.
Nahi duzun irrati edo telebista programa egiteko esango balizute, nolakoa izango litzateke?
Telebista eta irratia batzen dituen transmedia proiektu bat. Sare sozialen laguntzaz, entretenimentuzkoa, euskaraz eta euskal gazteei zuzendua.
Zein telebista saiotan parte hartuko zenuke?
Pekin Express-en; oso abenturazalea naiz.
Zer eramango zenuke wifirik gabeko irla batera?
Dudarik gabe, lagun koadrila. Mugikorra itzali, munduaz deskonektatu eta zerbeza batzuekin lagunekin tertulian aritzea… hori bai plazera!