Alerta: gizateriaren etorkizuna arriskuan

Alerta: gizateriaren etorkizuna arriskuan Bigarren abisua igorri dute 15.000 zientzialarik; ingurugiroa zaintzen hasi ezean, ez dugu etorkizunik. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/alerta-gizateriaren-etorkizuna-arriskuan/@@download/image/p032gt7w.jpg
2017/11/15
berria
Bigarren abisua igorri dute 15.000 zientzialarik; ingurugiroa zaintzen hasi ezean, ez dugu etorkizunik.
Alerta: gizateriaren etorkizuna arriskuan

Egunotan asko hitz egiten da etorkizunaz, eta mezu katastrofistak geroz eta ugariagoak dira. Azkena, BioScience aldizkarian 15.000 zientzialarik sinatu duten artikulu kezkagarria izan da. 184 herrialdetako adituek lehen abisua igorri zuten 1992 urtean, eta 25 urte beranduago bigarrenarekin datoz; hirugarrena iritsi arte itxarongo ote dugu?

 

Gizateriak bere etorkizuna arriskuan jarri duela ondorioztatu du zientzialari talde honek; aldaketa klimatikoa, deforestazioa, ura lortzeko hainbat guneetan duten arazoa, biztanle kopuruaren etengabeko igoera... dena den, azpimarratu dute oraindik garaiz gaudela egoera aldatzeko: "Bere garaian ozono geruzaren zulaketa gelditu genuen, emisioak gutxituz".

 

Eta zer egin dezake gizateriak mehatxu honi aurre egiteko? Hau da zientzialariek proposatzen dutena; lurrean zein itsasoan erreserba gehiago sortu, isileko ehizaren aurkako legeak gogortu, babestutako espezieen merkatuarekin amaitu, dieta begetarianorako aldaketa egin, energia berriztagarriak erabili, teknologia berdeak besarkatu...

 

 

Eta, nor dira abisu hau sinatu duten zientzialariak? Egungo adimenik handienak dira, tartean, bizirik dauden Nobel saridun guztiak. Badakite askori beren abisua gehiegizkoa eta alarmista irudituko zaiela, baina datuak interpretatu eta etxeko lanak egin dituztela adierazi dute manifestuaren sinatzaileek: "Jasangarria ez den bide batetik goaz, eta berandu baino lehen aldatu behar dugu; uste baino lehenago izango da beranduegi".

 

* Manifestua sinatu nahi duzu? Irakurri osorik eta egin bat: The Alliance of World Scientists (AWS)