Alemanian astean 35 ordu lan egitetik 28 ordu egitera pasako dira

Alemanian astean 35 ordu lan egitetik 28 ordu egitera pasako dira Herrialdeak uste du familia eta lagunekin egoteko denbora edukitzea beharrezkoa dela bizi kalitate on bat eskuratzeko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/alemanian-astean-35-ordu-lan-egitetik-28-ordu-egitera-pasako-dira/@@download/image/415051-600-338.jpg
2019/09/13

Testua: Jaione Dagdrommer @hellehellei

Herrialdeak uste du familia eta lagunekin egoteko denbora edukitzea beharrezkoa dela bizi kalitate on bat eskuratzeko.
Alemanian astean 35 ordu lan egitetik 28 ordu egitera pasako dira

Lanaldi berriarekin goizeko 8tan iritsi daitezke langileak eta 13:30tarako erretiratu. Eta hala eta guztiz ere herrialderik produktiboenetakoa dira.

Beti esan izan da lanak pertsonari duintasuna ematen diola, baina kasu honetan herrialde edo estatuek ere eman diezaiokete duintasuna gizakiari; betiere produktibitatea galdu gabe noski, ez ahaztu neurriak neurri kapitalismoak agintzen duela!

Eta hain justu, produktibitatea hobetzeko estresik gabeko bizitza bat ezinbestekoa da, debora libre gehiago edukitzea... Horregatik, lan orduak eztabaidagai izaten ari dira herrialde askotan. Alemaniak historia egin du erabaki honekin. Langileen greba luze baten ondoren lort dute nahi zutena, eta horrela astean 35 ordu lan egitetik 28 egitera igaroko dira.

80. hamarkadan 35 ordura murriztu zen Alemanian lanaldia. Garairako sekulako iraultza izan zen, ikusirik beste herrialdeetan oraindik ere 45 orduko lanaldiak dituztela. Oraintsu Txilek 40ra murriztu du. Espainiar Estatuan ere 40 ordukoak izan ohi dira lanaldi osoak. Ordu asko bai, baina produktibitate eskasekoak.

Lanaldietako ordu kopurua aldatzeaz gain, beste zenbait puntu ere aldatu dira Alemanian, betiere langilearen mesederako. Hemendik aurrera langile alemanek euren lanaldiak murrizteko aukera izango dute, langilearen beharren arabera, eta noski, malgutasunak beste aldera ere jokatu dezake, langileak behar izan ez gero astean 40 orduraino luzatuz lanaldi kopurua.