Alejandro Tejeria (Pelanas): “Telesaio baterako zomorroak jandakoa naiz"

Alejandro Tejeria (Pelanas): “Telesaio baterako zomorroak jandakoa naiz" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/alejandro-tejeria-pelanas-telesaio-baterako-zomorroak-jandakoa-naizquot/@@download/image/51p56-1.jpg
2012/12/13
elkarrizketa
Jon Odriozola
Ez dirudien arren, oso lotsatia da. Duela 28 urte Cabezon de la Sal herria (Kantabria) jaio zen. Libra. Autografo eskean, adin guztietako jendeak geratzen du kalean: "Besarkatu eta guzti egiten naute!". Bitxia iruditzen zaio, iragan inauterietan, "Pelanas" mozorroa hainbeste arrakasta eduki izana.

Arrunt laket dut: DVDak ikusi eta bideo jokoekin jolastea. Baita jendearekin solasean jardutea ere.

Ez ditut parean ikusi ere egin nahi: Goizean goiz jaikitzea.


Lasaigarri zait: Bakarrik egotea, eta isiltasuna.

Sutan jartzen nau: Noraezean dabilen jendeak…


Gustura irakurri nuen: Jonathan Lethemen "Huerfanos de Brooklyn". Izugarri gustatu zitzaidan.

Lo seko geratu nintzen irakurriz: Biblia!


Bertutea: Bizitzan aurrera egiteko, ilusioa ezinbestekoa da. Baita borondatea izatea ere.

Akatsa: Oso haurra naiz, baita irmoa eta egozentrikoa ere. Nahikoa al da?


Ametsa: Nagoen bezala gera nadila! Momentuz gogoko dudana egitetik bizi naiz, eta ez da gutxi.

Amesgaiztoa: Garai batean izan nuen, langabezian egon nintzenean, batik bat.


Barre algara eragiten dit: Jendearen berezkotasunak eta txiste txarrek. Esaterako; parkinsona duen pertsona bat denda batera sartu da, maraka batzuk lapurtzera. Bikaina, ezta?

Negargura ez dut urruti: Zinean, tarteka hunkitu egin naiz. Stephen Kingen "Corazones en la Atlantida" liburua irakurtzen ere, malkoak isuri nituen.


Urrea. Nacho Vigalondori. Txikitatik lagunak gara, eta oso harro nago harreman horretaz. Ona da, eta inoiz Oscarren bat eskuratzeko aukera izango duela uste dut.

Ikatza: Politikariei, arazoak konpontzeko baliabideak izan, eta ezer askorik egiten ez dutelako.


"Anttoni, Anttoni, zure atean nago ni…": Oso erlazio gutxi izan ditut: guztira, 238… Ez dira asko, ezta?

"Ai Antton, ai Antton, ate ondoan hor konpon…". Ez dut begiondoko askorik pairatu; harreman guztiak eramangarriak izan dira.


La Cuadrilla-ko partaide zarenez, erreserba edota ondua duzu laket? Erreserba! Maiteren ardo beltz ziztrinez nazkatu naiz, eta ardo ona dut begiko. Moko finekoa naiz.



Hatzak zupatzen ditut: Arrautza eta patata frijituak, txorixoa eta txuleta bikain bat janez! Jaterakoan, euskalduna moko finekoa da, euskaldun jendea bizkorra dena seinale.

Gogoko ez dudan jakia: Duela gutxi, "La Hora Wiki" telebista saiorako, jatetxe batean frijitutako zomorroak jan nituen: kilkerrak, eskorpioiak, matxinsaltoak…


Dirua ordainduko nuke: Alex de la Iglesiarekin lan egiteagatik. Baita Quentin Tarantinorekin ere: 10 euro emango nizkioke.
Ez nioke xentimorik ere emango:  Ogasunari!