Alegria de Iruña peñaren parkarta marraztu nahi duzu?

Alegria de Iruña peñaren parkarta marraztu nahi duzu? https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/05/11
berria
Jendartea
Alegria de Iruña peñaren parkarta marraztu nahi duzu?
Jarauta kaleko peñakoak aurtengo Sanferminetan kaleetan barrena ibiliko duten pankarta dotorea nork diseinatuko bila dabiltza, eta 600 euroko saria dute proiektu irabazlearentzat.

Gauza jakina da uztailaren 7atik aurrerako astebeteko festa-eztanda horretan Iruñeako peña bakoitzak bere pankarta mugitzen duela alde batetik bestera, harrotasunez, estandarte gisa.

Mezuz, aldarrikapenez eta umorez beteriko piezak izaten dira, benetako artelanak!
Alegria de Iruñakoek lehiaketa bat jarri dute martxan aurtengoa aukeratzeko. Edozeinek har dezake parte (bazkide izatea ez baita nahitaezkoa) eta, margo-gastuak ordaintzeaz aparte, peñakoek 600 euroko dirusaria ere emango diote hautatuari.

Hortaz, marrazkilari trebea bazara, zer esana baldin baduzu eta zure lana Iruñeako kaleetan Sanferminetan ikusteak ilusioa egiten badizu, aukera paregabea duzu hemen.

Pankarta zirriborroa maiatzaren 25a baino lehen aurkeztu behar da peñaren egoitzan bertan (Jarauta kalea, 61-63) edota posta elektronikoz bidalita alegriadeiruna@yahoo.es.
Proiektua DIN-A3 neurrian aurkeztu beharko da eta batzordeak eskatutako aldaketa puntualak onartu beharko ditu.