Aldudarrak bideo, menditik so

Aldudarrak bideo, menditik so https://www.gaztezulo.eus/albisteak/aldudarrak-bideo-menditik-so/@@download/image/1p22-1_1370382636.jpg
2000/10/06
erreportajea
David Aire
Bost urte daramatzate Aldudarrak Bideo elkartekoek, Iparraldeko xoko guztien kurritzen kamera bizkar gainean. Material numeriko garaikide batekin, Aldude, mendi aldean den herri batean kokatuak dira helburu zehatz batekin: herri telebista baten sortzea Garazi-Baigorrin.

Hiru gaztek zuten abiatu elkarte hau duela bost urte. Ximon Carrere, Filip Aldako eta Kriztof Ayez-ek ikusentzunezko ikasketak Baionan egiten zituzten. Memento berean, Aldudarrak kultur elkarteak diru laguntza bat lortu zuen, bideo eta teknologia berrien garatzeko. Aldudeko ibarrean. Beraz, Ximun, Filip eta Kriztofek ikusi zuten hor herri telebista baten sortzeko aukera izugarri bat. Amets hori aski izan zen Aldudarrak Bideo elkartearen sortzeko.

Aldudarrak Bideoaren lehen urratsa izan da tokiko gazteei buruz joatea. Topaketa izugarri bat izan zen «Ele Bista» saila abiatu zutenean. 200 bat gaztek parte hartu zuten proiektuan, baina zoritxarrez, porrot egin zuen. Tokiko jendeak interes guti erakutsi zuen hilabetero ateratzen zen bideo kazeta honendako.

Dena den, Aldudeko gazteak beti bipil egon dira. Denboraren irabazteko formakuntza egonaldiak antolatu dituzte. Ondorioz, batzuek beren lanpostuak sortu dituzte eta bertzeek bihotz oneko izpiritua landu dute ekartearen harat hunat segituz.

Gaur egun Aldudarrak Bideo zuen zerbitzuko da, Ximun Carrere, elkarteko kideak argiki adierazi duenez : «filme baten egiteko asmoa baduzu, dokumentario, filme labur, erreportai edo bertze, elkartearen profesionaltasun eta materialari esker, produktu bikainak ateratzen ahalko dituzu». Aldudarrak Bideoak proposatzen ditu EH Zuzenean eta «Hip Hop Garazin» jaialdien edo Donibane Garaziko Lizeoko gazteek eman «Doktor Novartis» antzerkiaren bideoak… eta beharbada ondoko egunetan, filme horiek denak etxean ikusten ahalko dituzue, «AldudeTB» izena izango duen euskal telebista batean. Hala izango ahal da!