ALDI BATERAKO TATUAJE HONEK EGUZKI NAHIKOA HARTU DUZUNEAN ABISATZEN DIZU

ALDI BATERAKO TATUAJE HONEK EGUZKI NAHIKOA HARTU DUZUNEAN ABISATZEN DIZU Eguraldi aldakor hauek ikusita sinesgaitza dirudi horrelako baten beharra izango dugunik ere, baina egutegiak uda ate joka dugula gogorarazten digu. Eguzkia modu arduratsuan hartzeko ederto etorriko zaigu tatuaje hau. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/aldi-baterako-tatuaje-honek-eguzki-nahikoa-hartu-duzunean-abisatzen-dizu/@@download/image/1-4-1024x576.png
2019/05/24
albiste-laburra
Eguraldi aldakor hauek ikusita sinesgaitza dirudi horrelako baten beharra izango dugunik ere, baina egutegiak uda ate joka dugula gogorarazten digu. Eguzkia modu arduratsuan hartzeko ederto etorriko zaigu tatuaje hau.
ALDI BATERAKO TATUAJE HONEK EGUZKI NAHIKOA HARTU DUZUNEAN ABISATZEN DIZU

Eguzkiak gogor jotzen duenean zaila da kalera ateratzea erabat babestuta, eguzki izpiek errez zulatzen baitute gure azala. Horren aurrean irtenbide originala sortu du Logic.ink enpresak: zure osasuna hobeto zaintzeko aldi baterako tatuajea.

Bere erabilera oso sinplea da, azalari itsatsi eta bertan azaltzen diren bi eraztunak egunean zehar hartzen duten kolorea behatzen joan. Horretarako ez da beharrezkoa izango tatuajea gure mugikorrera konektatua egotea, ez du alertarik bidaltzen, besterik gabe geroz eta eguzki gehiago hartzen goatzen heinean, txaplatak dituen eraztunak kolorez aldatzen joango dira.

Barruko eraztun txikiagoak eguzkiaren indarraz ohartarazten du eta jasangaitzegia denean zuritik morera pasatzen da. Kanpoko eraztun handiagoa arrosa koloretik morera pasatzen bada aldiz, gure azala erretzear gaudelako da. Egia da, azal motaren arabera jasan daitekeen eguzki kopurua aldatzen dela, baina enpresak dionez txaplata azal tonu bakoitzari egokitzen zaio.

Aldi baterako tatuaje edo txaplata hau teknologia kimiko batean oinarrituta dago eta gure azalarekin kontaktuan jartzean aldatzen da kolorez. Sistema honek egoki funtzionatzen badu gorputzeko gehiegizko erradiazioa ekidin daiteke eta horrekin baita azaleko minbizia pairatzeko aukerak gutxitu ere. Kontuan hartzeko aukera dudarik gabe.