Alberobello

Alberobello https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/05/12
albiste-laburra
Alberobello
Herria Italia hegoaldean dago. Etxe txiki segida luze batek osatzen du ipuin baten herrixkaren itxura duen udalerri berezia. Eraikin gehienak duela bost mende baino gehiago altxa zituzten arren, 1600. urtera arte ez zuten herrixka izendatu, 50 etxe txiki, okindegia, ostatua eta errota eraiki zutenean. Herrixka osatzen duten etxe txikiek Trulli dute izena, bata besteari lotuta daude eta barrutik itxura biribila dute. Gaur egun bisitari asko gerturatzen dira eta trullietan bizi diren herritarrek etxeko ateak irekitzen dizkiete berezkoa duten arkitektura ezagutaratzeko.