Alazne Etxeberriaren bakarrizketa Gasteizen

Alazne Etxeberriaren bakarrizketa Gasteizen Ligatzearen inguruko umorezko bakarrizketa eskainiko du gaur arratsaldean Aranbizkarra parkean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/alazne-etxeberriaren-bakarrizketa-gasteizen/@@download/image/bikote_bila_destacada.jpg
2021/08/24

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Ligatzearen inguruko umorezko bakarrizketa eskainiko du gaur arratsaldean Aranbizkarra parkean.
Alazne Etxeberriaren bakarrizketa Gasteizen

Umorea urte osoan izaten da beharrezkoa baina udan, oro har, aldarte alaitsuagoz egoten garenez, garai ona izaten da barre-algarei tartea egiteko. Gasteizen horretarako aukera izango da gaur, 20:00etan, Aranbizkarra parkean, Alazne Etxeberriaren Bikote bila zenbat komeri! bakarrizketarekin.

Bikote bila dabilen emakume euskaldunaren ingurukoa da bakarrizketa. Euskal Herrian ligatzea bereziki zaila dela eta, mota guztietako estrategiak eta teknologiak erabiltzen ditu mutil-laguna lortu nahian. Oraindik ez du, ordea, formula sekreturik aurkitu bikote egonkorra izateko. 

Alazne Etxeberria da bakarrizketako antzezlea eta testua berak eta Ekaitz Cruzek idatzia da.