Al Naslaa
Izenez ezagutzen da Arabia Sauditako Tayma oasian kokatzen den arroka bitxia. Antza, hau da zonaldean ikusi daitekeen petroglifo fotogenikorik onena. Izan ere, harria bitan banatuta dago pitzadura natural perfektu baten bitartez. Honen bilakaera ezagutzen ez den arren, bi hipotesi daude: batetik, litekeena da lurzorua arinki mugitu izana, harriaren euskarria erditik banatuz. Edo, baliteke, aspaldiko zartadura txiki batetik, eta lurzoruaren mugimenduaren eraginez, Al Naslaaren gune ahulenean arrakala eragin izana. Duela gutxi egindako aurkikuntzek egiaztatu dutenez, azken mendeetan Tayma oasian bizitza egon da.