“Al Infierno en Goitibera”

“Al Infierno en Goitibera” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/al-infierno-en-goitibera/@@download/image/al_infierno_en_gotibera_presaka.jpg
2010/12/04
kritika
Testua: Julen Azpitarte
Presaka
113.zenbakia
Laudiotik dator hardcore koadrila hau. Inguru horretan desagerturiko hainbat taldetako musikariek osatzen dute taldea, tartean, Eskupitajo, Une Latzak edo Ostakulon aritutakoek. Diskoak euskaraz eta gaztelaniaz abesturiko 17 hardcore doinu bizi biltzen ditu, 80ko hamarkadako hardcorean –old school ere deitzen diote–, iltzatuta. BAPen Zuria Beltzez kuttunen zerrendan dutenek eskuratu beharko lukete –bost eurotan saltzen dute!–. Kantak erritmo aldaketa azkarrekin josita daude, melodia baztertu barik. Gitarra lana, gainera, ikaragarria da: Haritik Tiraka kantuan Dag Nasty-ko Brian Baker dirudi.