Akreditatuaren boltsoaren maldizioa

Akreditatuaren boltsoaren maldizioa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/akreditatuaren-boltsoaren-maldizioa/@@download/image/20119201966zinemaldia_59.jpg
2012/12/13
berria
Aitor Abaroa
Harritu (eta poztu) nauen gauzetako bat da Zinemaldia jorratzen ari diren kazetari eta akreditatuen arteko rollo ona.

Launaka, bosnaka doaz filma ikustera, eta noski, bat komunera doala, bestea berandu datorrela, ohikoa da jaka edo boltsoren batekin lagunarentzako besaulkia okupatzea. Antzoki Zaharrera azken bost-hamar minutuetan heltzen denak ia ezinezko izaten du lekua aurkitzea eta honen lekuan makroantzokia den Kursaalean ere, gaur kasu, geratzen da halakorik.

Take This Waltz filmak ikusmin handia sortu du. Hala, Kursaaleko auditorio nagusiko 1806 besaulkietatik bat bera ere ez da hutsik geratu. Beno, bat bai, nire albokoa. Badirudi Zinemaldiak akreditazioarekin banatzen duen boltsoak hau alboko besaulkian uzteko gogo kontrolaezina eragiten diola jabeari. Onartzen dut niri neuri ere eragin zidala gaixotasun arraro honek ostiralean. Zorionez larunbaterako pasatua nuen. Ni baino bi besaulki haratago egon den neskari aldiz gogor eragin dio gaur, eta kabitzen ez zirenak berez itxita beharko luketen palkoetan sartu behar izan dituzten arren, neskak ezin izan du boltsoa mugitu eta besaulkia libre zegoenik adierazi. Mugitu ezinik eta hitzik gabe uzteko gai da. Serio hartu beharko dugu.