Akelarre

Akelarre https://www.gaztezulo.eus/albisteak/akelarre/@@download/image/akelarre_1382628766.jpg
2013/11/04
kritika
Testua: Beñat Antxustegi
Los Galerna
145.zenbakia
Akelarre
Ahotsik gabeko rock&rolla; jotzen duten arrasatear hauen hirugarren diskoa da honakoa. Oso ondo jotzen duten musikariak dira bostak. Normalean abeslariak bereganatzen du gure belarrien arreta, kasu honetan, ordea, instrumentu musikalek lortzen dute gailentzea: bateria, baxua, bi gitarra eta, nola ez, disko honetan estreinatzen duten saxofoia lehen planoan. Abilezia handiko jamsession luze bat dugu esku artean. Honatx bost pertsona beraien garunak erloju atomikoz sinkronizatuta barrenak husten. Ziur asko izerdituko dutela. J.F. Murray pieza kontsultatu informazio gehiagorako.