Akats mosaikoa

Livermore hiriak, Kalifornian, 6.000 dolar bideratuko ditu Udal Liburutegiko mosaiko bat erreparatzera. Kontua ez da zahartu egin dela, bertan idatzita ageri diren izen askok tartean Albert Einsteinena, William Shakespearena... akats ortografikoak dituztela baizik. Egileak salatu du arduradunek ez zutela obra inspekzionatu berak agindu bezala. 40.000 dolarrekin ordaindu zuten mosaikoa.