Akabo zapatiletako usain txarra

Akabo zapatiletako usain txarra https://www.gaztezulo.eus/albisteak/akabo-zapatiletako-usain-txarra/@@download/image/19p25-3.jpg
2012/12/13
berria
Akabo zapatiletako usain txarra
Anaia-arrebek baztertuta al zaituzte etxean? Lagunek ez al dizute hitzik egiten? Etsaiak al dituzu nonahi? Zein da arrazoia? Zapatiletako kirats nazkagarria! Lasai, lagun. Londresko ikerlari batek, Robin Gilbertek, usain txarra eragiten duen bakteria aurkitu eta hainbat saio egin ondoren, kiratsa saihestea lortu du, oxido nitrikoa erabilita. Zapatiletako usain txarraren kontrako lehen desodorantea izan daiteke hauxe. Akabo zure amesgaiztoa!